Munategiko biribilgunea, bukatuta

Amaitu dituzte Azpeitia eta Azkoitia arteko errepideko biribilgune berriaren lanak, eta horien emaitza ikuskatzen izan dira gaur eguerdian Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea. Udaletako arduradunek pozik hartu dute biribilgunearen proiektua. Foru Aldundiak udaberrian ekingo die Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen errepideko obrei. 

Amaitu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak Munategin egindako biribilguneko eraikuntza lanak. Lau hilabeteko epean egin dute biribilgunea, eta obrek 411.268 euroko aurrekontua izan dute. Biribilguneaz gain, Azpeitia aldean autobusentzako bi geraleku egokitu dituzte. Azkoitiko aldean, berriz, itxaron errail bat egokitu dute.

Lanak amaituta, emaitzak ikuskatzen izan dira gaur Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea. Udaletako arduradunek pozik hartu dute biribilgunearen proiektua, eta eskerrak eman dizkiote Foru Aldundiari.

Munategin bukatu berri duten biribilguneko lanak ez ezik, hizpide izan dituzte Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidearen lanak. Aurreratu dutenez, urte hasieran ekingo diete obrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide