Kalean da Maxixatzenen abenduko aldizkaria

Maxixatzen.eus 2020ko abe. 4a, 11:53

Gaur, ostirala, hasiko dira banatzen abenduko Maxixatzen aldizkaria. Aldizkariarekin batera, bazkideek Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak egindako 2021. urteko egutegia eta UKTren Gabonetako gehigarria jasoko dituzte.

Gaurtik aurrera banatuko du Maxixatzenek 404. aldizkaria. Bertan hamaika gai berri jorratu ditu Maxixatzenek. Azalera, Anaitasunako nesken futbol taldearen sorreran parte hartu zuten hainbat lagun eraman ditu Maxixatzenek. Ondorengo gaiak izango dituzte irakurgai eta ikusgai bazkideek:

  • Mixa Fortova Azkoitiko bizilagun txekiarraren Hitz bitan elkarrizketa.
  • Javier Beristainen Izpiak eta hizkiak argazkia.
  • Haritz Irizar biologo eta genetista azkoitiarrari egindako elkarrizketa.
  • Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslariari Bestaldetik egindako elkarrizketa.
  • Jon Andoni Martin argazkilariari Erretratua.
  • Anaitasunako nesken taldean aritu zirenen Atzera begira erreportajea.
  • Arraindegi atzeko Klik! argazki erreportajea.
  • Iritziak:
    • Andoni Elduaien
    • Juan Ramon Alberdi
    • Rina Cabeza
    • Suharri Aranbururen iritzi grafikoa
    • Naroa Aranbarri
    • Irene Elorza
    • Aitor Arruti
  • Plazan bazan jolasak.
  • Erniarraitz bertsozale elkarteko Axier Garateren bertsoak.
Oharra: Zakelmari aurkitzen duten Maxixatzeneko bazkideen artean Herrixen elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek.
 

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide