Herriko zenbait gunetako zoruan tratamendu ez labaingarria gauzatu du udalak

Julene Frantzesena 2020ko abe. 3a, 11:43
Trenbidearen Zumardia kalea.

Erorikoak eta irristatzeak saihesteko helburuz gauzatu dute tratamendua, hain zuzen ere, Trenbidearen Zumardia kaleko 3 eta 33 zenbakien eta Aizkibel liburutegiaren aurreko arkupeen eta Juin kaleko bidegurutzearen artean.

Herriko bi gunetako zoruan herritarrak ez labaintzeko tratamendua gauzatu du udalak. Erorikoak eta irristatzeak saihesteko helburuz gauzatu dute tratamendua, hain zuzen ere, Trenbidearen Zumardia kaleko 3 eta 33 zenbakien eta Aizkibel liburutegiaren aurreko arkupeen eta Juin kaleko bidegurutzearen artean. Horrez gain, Trino Uria kaleko 5 eta 7 zenbakien artean ere gauza bera egin du erakundeak, eta lan horien guztien aurrekontua 20.760,99 eurokoa izan da.

Udalak azaldu duenez, urteak daramatza lurra irristakor ez bilakatzeko tratamendua gauzatzen arrisku gehien sortzen den herriko hainbat gunetan. Iaz, Julio Urkixo eta Plazaberri artean, Iriarte Margolaria kaleko zati batean eta Parrokiaren atarian egin zituen lan horiek, baita Julio Urkixo etorbidean, Santa Klara, Ugarte eta Jandonianiz kaleetan, Bizkargi eta Aita Madinabeitia plazetan nahiz Elkarguneko tunelean ere.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide