Piztu dituzte Gabonetako lehen argiak herrian

Andoni Elduaien 2020ko abe. 2a, 20:15

Gaur piztu dituzte lehen argiak herrian, eta zapatura bitartean joango dira pizten gainerakoak. Aurten, gainera, argi gehiago jarri ditu Azkoitiko Udalak.

Piztu dituzte Gabonetako lehen argiak Azkoitian. Gaur, abenduak 2, hasi dira dir-dir egiten alde zaharrean Gabonetarako jarri dituzten argiak, eta zapatura bitartean pixkanaka-pixkanaka herrian zehar udal brigadako langileek kokatutako gainerako argiak piztuko dituzte. "Urtero zonaldeka pizten dira argian, argiztapen sistemak horrela eskatzen duelako", adierazi du udalak.

Aurten, gainera, aurreko urteetan baino Gabonetako argi gehiago jarri ditu udalak. Azaldu dutenez, hainbat auzotako bizilagunek egindako eskaerari erantzun nahi izan diote horrela. Era berean, herriko merkatariei ere "keinu bat" egin nahi izan dietela adierazi du udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide