Miren Larrañagari egokitu zaio Zubiaurre igeriketa klubaren saria

Andoni Elduaien 2020ko abe. 1a, 18:58
Larrañagak saria jaso duen unea.

0.174 zenbakia egokitu zen atzo, San Andres egunean, ONCE-ko zozketan. Larrañagak gaur goizean jaso du 2.000 euroko saria.

Miren Larrañaga Mendizabal izan da Zubiaurre igeriketa klubaren aurtengo zozketako sariduna. 0.174 zenbakiari esker, 2.000 euroko saria jaso du gaur, asteartea, herriko dendetan gastatzeko. Itziar Izagirre klubeko zuzendaritza batzordeko kideak eman dio saria Larrañagari.

Azken urteotan bezala, Zubiaurre igeriketa klubak Rural Kutxarekin eta Herrixen merkatari elkartearekin elkarlanean antolatu du zozketa, eta San Andres egunean ONCE-k zozkatutako zenbakiaren azken lau zenbakiekin bat egin duen errifak jaso du saria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide