Plastikoak ibaira joan ez daitezen, sarea jarri dute herriko beste hainbat lekutan

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 30a, 09:02

Ibai Ondo kalean, Santa Klara zubiraino jarri dute hesia; eta gauza bera egin dute Aizpurutxon ere, Itziar tabernaren ondoko aparkalekuaren parean.

Lurreako plastikoak ibaira joan ez daitezen, ibai alboetako baranden azpiko zuloak sarez estalita daude herriko hainbat lekutan. Arrisku handieneko guneetatik hastea erabaki zuen udalak, eta 172,20 metro sare jartzeko agindu zuen iazko otsailean. Harrezkero, baranden azpiko zuloa itxita dago honako leku hauetan: San Martin kalean, San Martin eta Ibaiondo kaleen artean dagoen autobus geltokiko zubian, Agirre Lehendakaria ibilbidean, Ibaiondo kalearen atzeko aldean, Trino Uria kaleko pasealekuan, Ugarte kaleko pasealekuan eta Iturri jatetxearen pareko zubian. Orain, gauza bera egin dute herriko beste leku batzuetan ere. Ondo kalean, Santa Klara zubiraino jarri dute hesia; eta gauza bera egin dute Aizpurutxon ere, Itziar tabernaren ondoko aparkalekuaren parean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide