Lan eskaintza

Nazioarteko erosketa teknikaria behar du Azpeitiko lantegi batek

Maxixatzen.eus 2020ko aza. 26a, 18:45

Ezinbestekoa da bidaiatzeko prestutasun osoa izatea, eta interesatuek aitor@astikitline.es posta elektronikora idatzi behar dute, '2020139' erreferentzia adierazita.

Hazten eta bere aktibitatean liderra den egur eta brikolaje enpresa esportatzaile garrantzitsu honek Nazioarteko Erosketa teknikaria behar du bere egoitza nagusian, Azpeitian, lan egiteko.

Betebeharrak:

- Hornitzaile potentzialen prospekzio, bilaketa eta negoziaketa lanak.

- Egur/Brikolaje sektore industrialeko produktuen erosketa.

- Departamenduko helburuak betetzeko Kalitate, Hornidura-baldintzak eta prezioen negoziaketa.

- Burutzen ari den kudeaketaren aurrekontuak betetzea.

- Bidaiatzeko prestutasun osoa izatea.

Ikasketak:

- Ingeniaritza edo ADE ikasketak.

- Kontuan hartuko da Nazioarteko komertzio edota Erosketen Kudeaketan masterra izatea.

Hizkuntzak:

- Goi maila ingelesean.

Esperientzia:

- Egur/Brikolaje sektoreko erosketa arloan 5 urtetako esperientzia.

Interesatuek bidali curriculuma aitor@astikitline.es posta elektronikora, '2020139' erreferentzia adierazita.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide