Javier Azpitarte 'Imuntzo' zoriondu du udalak bere 100. urtebetetzean

Andoni Elduaien 2020ko aza. 26a, 14:23
Javier Azpitarte eta bere etxekoak, udaletxean. (Argazkiak: udala)

Azkoitiarrak 100 urte bete ditu gaur, azaroak 26. Javier Zubizarreta alkateak oroigarri bat eman dio Azpitarteri. Etxekoek, berriz, bertso bat abestu diote.

100 urte bete ditu gaur Javier Azpitarte Usin Imuntzo azkoitiarrak. Etxekoez inguratuta joan da gaur goizean Azpitarte udaletxera, bere 100. urtebetetze egunean. 1920ko azaroaren 26koa da. Alaba, erraina eta bilobak izan ditu bidelagun. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak herriaren izenean zoriondu du Azpitarte, eta oroigarri bat ere eman dio.

Solaserako tartea hartu dute udaletxean guztiek. Amaieran, etxekoek momentua aprobetxatu nahi izan dute beraiek ere aitona omentzeko. Biloba batek, sorpresan, bertso sorta bat abestu dio bere aitonari.

Irakurri hemen Maxixatzenek Azpitarteri azaroko aldizkarirako egindako Atzera begira erreportajea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide