Euskaraldia 2020

2.090 azkoitiarrek eman dute izena Euskaraldian

Andoni Elduaien 2020ko aza. 25a, 14:39

1.900 herritarrek 'ahobizi' rola hautatu dute eta 190 azkoitiarrek 'belarriprest' rola. Euskaraldiaren lehen edizioan baino 26 lagun gutxiagok eman dute izena aurtengo ariketa sozialean.

Atzo, asteartea, itxi zen Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea. Azkoitian 2.090 herritar ari ahobizi zein belarriprest rola hartu eta txapa soinean jantzita Euskaraldian parte hartzen. 2018an egin zen Euskaraldiaren lehen edizioa, eta orduan 2.116 azkoitiarrek eman zuten izena. Bigarren edizio honetan, beraz, 26 lagun gutxiago ari dira parte hartzen.

Aurtengoan, 1.900 azkoitiarrek erabaki du ahobizi izatea, eta 190 lagunek belarriprest rola hautatu dute. Abenduaren 4ra bitartean, euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboan parte hartuko dute horiek gutziek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide