Azkoitiko ikastetxeek ere bat egin dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Anartz Izagirre 2020ko aza. 25a, 14:34

Indarkeria matxista gaitzetsi dute Floreaga Ikastetxeko, Bizilore Eskola Aktiboko, Xabier Munibe Ikastolako, Azkoitia BHIko eta Izarraitz Lanbide Heziketa zentroko hainbat ikaslek. Eskumuturreko moreekin eta pankartekin hainbat argazki atera dituzte.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Azkoitiko hainbat ikasleek bat egin dute biolentzia matxistaren aurkako aldarriarekin. Azkoitiko Udalak egun horren harira banatutako eskumuturreko moreekin nahiz pankartekin atera dituzte argazkiak ikasleek, eta emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatu dute. Hona hemen Floreaga Ikastetxeko, Bizilore Eskola Aktiboko, Xabier Munibe Ikastolako, Azkoitia BHIko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleen argazkiak.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide