Joseba Irazokik kontzertua emango du igandean, Matadeixen

Andoni Elduaien 2020ko aza. 25a, 08:19
Joseba Irazoki. (Argazkiak: Bonberenea)

Sarrerak aldez aurretik eskatu beharko dira Matadero Ekintzak taldearen posta elektronikora idatzita. 

Joseba Irazokik kontzertua emango du datorren igandean, azaroak 29, Azkoitiko Matadeixen. 12:30ean hasiko da musikariaren emanaldia. Sarrerak 7 euro balio du eta aldez aurretik eskatu beharko da. Horretarako, mataderoekintzak@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da.

Joseba Irazoki Beran (Nafarroa) jaio zen abeslaria eta gitarra jotzailea da. Diskografia zabaldu du, izan ere hogei disko kaleratu ditu dagoeneko. Hainbat kolaborazio ere egin ditu beste musikari batzuen lanetan. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioan aritzen da musikar nafarra, eta besteak beste, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jo izan du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide