Udane Juaristik XX. Durango Uria lehiaketa irabazi du

Andoni Elduaien 2020ko aza. 24a, 11:25
Udane Juaristi.

Artista azkoitiarraren 'Essaouira' lanari lehen saria eman dio epaimahaiak. Guztira, 60 parte hartzailek parte hartu dute XX. Durango Uria pintura lehiaketan.

Udane Juaristi artista azkoitiarrak XX. Durango Uria pintura lehiaketa irabazi du. Essaouira lanarekin irabazi du Juaristik lehiaketa. Bigarren sailkatu da Carlos Espigaren Sin techo lana, eta hirugarren saria eskuratu du Julio Gomez Menaren El gótico lana. Guztira 60 artistak parte hartu dute lehiaketan, denak ere oso formatu eta estilo anitzekoak. Abenduaren 20ra bitartean Durangoko Ezkurdi erakustokian egongo dira ikusgai artelan guztiak.

Garazi Arrizabalagak Durangoko Arte eta Historia Museoko koordinatzaileak, Jose Etxeberria akuarelistak, Jose Mari Urkizu arte zaharberritzailea eta aditua eta Monica Barron artista eta arteko irakasleak osatu dute aurten lehiaketako epaimahaia. Aurten, ordea, ez dute ohi bezala egin sari banaketa ekitaldia, egungo osasun egoeragatik.

Juaristiren 'Essaouira' lana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide