Mikel Zubizarretak irabazi du Lagun Onak-Anaitasuna derbiko porra

Mikel Zubizarreta, sariarekin.

Azkoitiarrak Elustondo banaketen, Zabala harategiaren eta Fernando Villegas arraindegiaren produktuz osatutako saskia irabazi du.

Atzo, larunbata, jokatu zuten Lagun Onakek eta Anaitasunak derbia, 16:00etan. Maxixatzenek eta Uztarriak derbiko porra antolatu zuten, eta atzo 15:00etara arteko epea zuten herritarrek porran parte hartzeko. Guztira, 357 parte hartzailek eman zuten bere emaitza bi hedabideetan, eta hamazazpi lagunek asmatu zuten huts eta bateko emaitza.

Jon Orbegozo izan zen hamazazpi laguneko zerrendatik zenbaki bat ateratzeko arduraduna, eta azpeitiarrak 9 zenbakia hautatu zuen, bere kirol ibilbidean bizkarrean erabili izan duen zenbakia delako. Zerrendan bederatzigarrena zen Mikel Zubizarreta, eta hark irabazi du Elustondo banaketen, Zabala harategiaren eta Fernando Villegas arraindegiaren produktuz osatutako saskia. Atzo arratsaldean jaso zuen saria azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide