Azkoitiko helduen danborradari atzera begira

Erlo Telebistak 2011. urteko sanandresetako Azkoitiko helduen danborradako irudiak berreskuratu ditu. Danborradak azken urteetan izan duen bilakaera nolakoa izan den argi ikus daiteke bideoan.

Osasun egoera bestelakoa balitz, oraintxe, 22:00etan puntuan hasita beharko luke sanandresetako Azkoitiko helduen danborradak. Danbor jotzaileak Baztarrikaldetik abiatu eta herriko plaza, Balda plaza eta herriko kale nagusiak zeharkatuta festa giroan murgilduko ziratekeen.

Aurten, ordea, Azkoitiko Udalak ez du sanandresetarako egitaraurik prestatu, eta helduen danborradarik ere ez da izango. Atzera begira jarri, eta duela bederatzi urteko Azkoitiko helduen danborrako irudiak digitalizatu ditu Erlo Telebistak. Bideoan ikus daiteke duela urte batzutatik Azkoitiko danborradak zenbateraino aldatu den. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide