Zer esan nahi du 'abantarie' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus 2020ko aza. 20a, 08:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean putxerie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean.

Oraingoan, abantarie hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den horren esanahia?

Abantarie hitzak abiada esan nahi du, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Nik arrapatzemañat, horrek eman ber din abantarie".
  • Euskara batuan: "Nik harrapatzen badiñat, horrek eraman behar din abiada".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide