Bihar jarriko dituzte salgai Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa saiorako sarrerak

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 19a, 15:06

Zinema emanaldiak baino orduerdi lehenago zabalduko dute leihatila, eta orduan erosi ahal izango dira Gurrutxagak abenduaren 5ean eskainiko duen saiorako sarrerak, zortzi euroren truke. Ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan 19:00etan eta igandetan 16:30ean izaten dira orain zinema emanaldiak.

Zuhaitz Gurrutxagak abenduaren 5ean Baztartxon eskainiko duen bakarrizketa saiorako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai. Baztartxoko leihatilan erosi ahal izango dira, zinema emanaldien aurretik, zortzi euroren truke. Ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan 19:00etan eta igandetan 16:30ean izaten dira orain zineman emanaldiak, eta leihatila orduerdi lehenago zabaltzen dute beraz, orduan eongo da aukera Gurrutxagaren emanaldirako sarrerak erosteko.

Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa saioa eskainiko du abenduaren 5ean, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Duela bospasei urte Confidencias de un futbolisto lanarekin aritu zen herriz herri eta antzokiz antzoki futbolari ohi eta telebistako aurkezlea, eta agertokietara itzuli da orain FutbolisTOK izeneko euskarazko bakarrizketarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide