Jon Unanue eta Julen Alberdi Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko zuzendaritza berriko kide dira

IƱigo Gaiton 2020ko aza. 18a, 16:50
Julen Alberdi 'Txikia IV.'a aizkolaria. (Argazkia: Ibon Errazu)

Urriaren bukaeran egin zuten bozketa Gipuzkoako Herri Kirol Federazioaren zuzendaritza berria aukeratzeko. Ainhoa Etxabe oriotarra buru duen taldea aukeratu dute federazioa gidatzeko. Zuzendaritza talde berriko kide dira Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari eta Jon Unanue Goenatxo III.a harri jasotzaile azkoitiarrak.

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak aukeratu du zuzendaritza talde berria. Hori aukeratzeko bozketa urriaren bukaeran egin zuten. Ainhoa Etxabe oriotarra buru den taldea izan da aukeratua. Era horretan, federazioak aurrenengo aldiz emakume bat izango du presidente. Zuzendaritza talde berrian bi azkoitiar daude: Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolaria eta Jon Unanue Goenatxo III.a. Gainontzeko talde gidariko kideak dira Joseba Ostolaza zestoarra (presidente ordea), Iñaki Oliden oriotarra (idazkaria), Iñigo Eizagirre zarauztarra eta Jose Ignazio Saizar oriotarra.

Etxabek jakinarazi du dagoeneko lanean hasi direla, "gogoz" gainera. "Herri kirolak gizartean zabalkunde eta babes handiagoa izan dezan" lan egingo dutela azaldu du Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko presidente berriak.

Jon Unanue Goenatxo III.a.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide