'Kantu Eskukadak' ilustrazio eta testu liburua argitaratu dute Olrait Studiok eta Gaztezulok

Andoni Elduaien 2020ko aza. 18a, 15:02
BeƱat Rodriguez sortzailea.

100 euskal musika talderen 100 abesti ilustratu biltzen dituen liburua kaleratu dute. Talde horien artean daude, besteak beste, Azkoitiko musika taldeak.

Beñat Rodriguez sortzaile azkoitiarraren Olrait Studiok eta Gaztezulok Kantu Eskukadak ilustrazio eta testu liburua argitaratu dute. Elkarlana pandemia garaian gauzatu zuten bi aldeek. Euskal Herriko 100 musika talderen 100 abesti ilustratu biltzen dituen liburua da Olrait Studiok eta Gaztezulok kaleratu dutena. Ilustrazioen artean lotura eskuen bitartez egin dute, eskuak baitira elementu komunak marrazki guztietan.

Ekimenarekin Euskal Herriko musika panoramari "bultzada" eman nahi izan diote. Azaldu dute, gainera, herri bat eraikitzeko kultura "funtsezkoa" dela. Horrez gain, azpimarratu dute euskaraz eta euskaratik "edozer" sortu daitekeela. Liburuko ilustrazioak zein testuak, gainera, poster bihurtzeko aukera eskaintzen du liburuak.

Euskal Herriko 100 musika talderen abestiak ilustratu dituzte, eta horien artean hainbat azkoitiar; besteak beste, Anari, Hartz eta Ro. Hona hemen liburuan ilustratu dituzten musika talde guztien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide