'Erlauntza', 'Honeyland' eta 'Trolls 2: gira mundial' filmak emango dituzte asteburuan, Baztartxon

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 18a, 07:52

Erlauntza ostiralean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, eta hiru emanaldiak 19:00etan izango dira; Honeyland larunbatean 19:00etan; eta haurrentzako Trolls 2: gira mundial igandean 16:30ean.

Asteburuan hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: Erlauntza, Honeyland eta Trolls 2: gira mundial. Erlauntza ostiralean, igandean eta astelehenean —ikuslearen eguna— emango dute, eta hiru emanaldiak 19:00etan hasiko dira. Kepa Errastik idatzitako izen bereko antzezlanean oinarritutako filma da Erlauntza. Mireia Gabilondok zuzendu du lana eta azaroaren 6an estreinatu zuten zinema aretoetan. Euskarazko lana da.

Larunbatean, azaroko bigarren zine forum saioan, Honeyland filma botako dute, 19:00etan hasita. Tamara Kotevska eta Ljubomir Stefanov mazedoniar zinema zuzendariek 2019an egindako dokumentala. 2019ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zuten, eta hiru sari eskuratu zituen.

Igande arratsaldean, berriz, haurrei zuzendutako Trolls 2: gira mundial emango dute, 16:30ean hasita. DreamWorks Animation ekoiztetxeak ordenagailu bidez egindako animaziozko filma da, aurtengo urtarrilean estreinatu zuten zinema aretoetan, eta gazteleraz ikusi ahal izango da.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Erlauntza filma

Honeyland filma

Trolls 2: gira mundial filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide