Odol ateraldia egingo dute astelehenean Elkargunean

Andoni Elduaien 2020ko aza. 21a, 08:00
Hainbat herritar odola ateratzeko zain.

Etzi, astelehena, goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak, Elkargunean.

Etzi, astelehena, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Astelehenean goizez eta arratsaldez arituko dira odola ateratzen; 09:30etik 12:30era goizez, eta 17:00etatik 21:00etara bitartean arratsaldez. Odola atera behar duten herritarrek aurretik hartu beharko dute hitzordua; herritar batetik bestera hiru minutuko tartea egongo da. Pilaketak-eta ekiditeko, odol emaileen elkarteak duela hilabete batzuk hartu zuen neurrietako bat izan zen hori.

Elkarguneko aretorako sarreran, gainera, odola atera behar duen bakoitzari maskara eta eskularruak emango dizkiote. Odola eman nahi duenak eta hitzordurik ez duenak, berriz, 610 112 145 telefono zenbakira deitu beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide