Bulego taldeak EP berria aurkeztuko du abenduaren 8an, Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko aza. 16a, 09:00
Bulego musika taldea. (Argazkiak: Bulego)

Azkoitiko musika taldeak EP berria aurkeztuko du datorren hilean, eta aurkezpen kontzerturako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai.

Azkoitiko Bulego musika taldeak EP berria aurkeztuko du abenduaren 8an, Baztartxo antzokian, 18:00etan. Aurkezpen kontzertua zuzenean jarraitzeko sarrerak gaur bertan jarriko dituzte saltzen. Musika taldeak jakinarazi duenez, taldearen Instagram kontuko deskribapen atalean jarriko dute sarrerak erosteko lotura. Bulegok iragarri duenez, 19:00etatik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak, www.bulego.eus webgunean.

Abenduaren 8ra begira "zerbait berezia" prestatzen ari direla jakinarazi dute taldekideek, eta aurkeztuko duten EPak hiru abesti izango dituela esan dute: duela aste gutxi ezagutzera eman duten Kantu bat izeneko abestia, aurkezpen bidean den Gure izarrak kantua, eta oraindik aurkeztu ez duten hirugarren abesti bat. Musika taldeak esan duenez "aurkezpen esklusiboa" egingo dute Baztartxo antzokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide