Hainbat gaztetxok parte hartu dute Aizkibel Liburutegiko zientzia tailerren lehen saioan

Anartz Izagirre 2020ko aza. 13a, 12:19
Aizkibel Liburutegiko zientzia tailerren irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Atzo, osteguna, egin zuten pH phactor ikastaroa 8 eta 12 urte arteko gaztetxoek. Substantzia azido eta basikoen kimikari buruzko saiakerak egin zituzten, besteak beste.

Hasi dira Aizkibel Liburutegiko zientzia tailerrak, eta hainbat gaztetxok parte hartu zuten atzo, osteguna, pH-ari buruzko tailerrean. Substantzia azido eta basikoen kimikari buruzko saiakerak egin zituzten ikastaroan; halaber, pH-a zer den eta hura nola neurtu ere ikasi zuten saioan 8 eta 12 urte arteko gaztetxoek.

Bigarren saioa gaur, ostirala, izango da eta energia hidraulikoaz arituko dira bertan; energia berriztagarriak aipatuko dituzte ikastaroan, baita horiek ingurumenean duten inpaktu murritza ere. Horrez gain, jasangarritasunaren giltzarri den energiaren erabilera efizienteaz ere arituko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide