Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak irabazi egin du Ausartak Barakaldoren aurkako partida

Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak 89 eta 71 irabazi zion atzo Ausartak Barakaldori. Gaur-gaurkoz, sailkapenaren bosgarren postuan da taldea, zortzi punturekin.

Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak urrian jokatu behar zuen Ausartak Barakaldo taldearen aurkako neurketa, baina COVID-19ak eragindako osasun larrialdia tarteko, bertan behera gelditu zen partida. Azkenean, baina, atzo –osteguna– jokatu zuten norgehiagoka, Azkoitian, 19:30ean hasita, eta etxeko taldea nagusitu zen. 89 eta 71 irabazi zuen Azkoiti-Azpeitiko taldeak.

ISBko jokalari onena Crystal Primm izan zen, hemeretzi puntu lortuta eta 26ko balorazioarekin; bigarren jokalari onena Sara Iparragirre izan zen, hamasei punturekin eta 21eko balorazioarekin; eta, hirugarrena, Morgan Green, hemezortzi puntu eta hemeretziko balorazioarekin.

Gaur-gauzkoz, sailkapenaren bosgarren postuan da Azkoitia-Azpeitia ISB, bost partida jokatuta eta zortzi puntu poltxikoratuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide