Zer esan nahi du 'putxerie' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus 2020ko aza. 13a, 07:55

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'galanixe' esamoldearen esanahia erakutsi zuen webgunean.

Oraingoan, putxerie hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den horren esanahia?

Putxerie hitzak maskuria esan nahi du, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hau txixeurie dauketena, putxerie bete-bete einde zaukenat".
  • Euskara batuan: "Hau pixagurea daukadana, maskuria bete-bete eginda zaukanat".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide