'Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia' lemapean, euskararen eguneko lehiaketa jarri du abian Danobatgroup-ek

Babestutako albistea 2020ko aza. 13a, 08:00

'Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia' lemapean kaleratu du beste urte batez Danobatgroup kooperatiba taldeak enpresak dituen herrietara zabaldutako lehiaketa Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.

Danobatgroup industria taldea espezializatuta dago makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan. Danobatgroup kooperatibaz gain Danobat, Goiti, Soraluce, Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea.

Taldeko enpresak kokatuta dauden ingurune soziolinguistikoari begiratuz eta kooperatiben izateko era nahiz konpromisoari jarraituz, lemak dioen moduan euskara da batzen gaituen esentzia. Azken urteetan garrantzia ari zaio ematen enpresan euskarak arlo guztietan presentzia izan dezan. Presentzia eguneroko lanean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan, ikerketa eta garapenean...

Baina, egunerokotasunetik haratago, gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi zaio Danobatgroup-etik, eta presentzia izatera bideratu batzen gaituen hori.

Danobatgroup-ek harreman sare zabala du, eta bezeroekin sarri ingelesez baliatu behar izaten bada ere, bertako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin euskara erabiltzeko konpromiso sendoa du. Horren adierazgarri da taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak eta lortutako nahiz lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak.

Aurten, aurreko urteetako bideari jarraipena emanez, Danobatgroup-ek lantegiak dituen herrietako herritar guztiengana iritsi nahi du, taldeko euskararekiko konpromisoa ezagutzera emanez Euskararen Nazioarteko Eguneko lehiaketaren bidez.

Gainera, aurten, Euskaraldia ekimenarekin bat egin dute erakunde moduan taldeko kooperatiba guztiek, eta erakunde bezala izena emateaz gain, ariguneak sortu eta 'ahobizi' eta 'belarriprest' rolen izen ematean ere lagunduko da kooperatibetan bertan.

Lehiaketan parte hartzeko, klikatu hemen

Aurtengo ariketak euskararen inguruan hausnarketa bideratuko du. Dena den, industria arloan euskararen erabileran laguntzen duen hitz teknikoz osatutako hiztegia eskura dagoela gogorarazi nahi dugu, eta hiztegiak hitz berriren bat proposatzeko aukera ematen duela.

Azaroaren 30era arteko epea izango da lehiaketan parte hartzeko, eta abenduaren 3an irtengo da irabazleen izena; parte hartzaile guztien artean Errigorako hainbat saski zozkatuko dira.

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide