Noiztik dator San Martin eguneko ohitura?

Andoni Elduaien 2020ko aza. 11a, 16:00

Azaroaren 11 da, eta egoera bestelakoa balitz, herritar asko eta asko joango zen San Martin ermitara, kanpaia astintzera. Baina, nondik dator azkoitiarron ohitura?

Azaroa 11, San Martin eguna da. Aspaldiko usadioari jarraituz, haurrak eta ez horren haurrak Azkoitian dagoen izen bereko ermitara hurbiltzen dira kanpaia jotzera. Kanpai hotsa herri guztiko bazter guztietara barreiatu ohi da. Aurten, ordea, ez da kanpaia jotzerik izan. San Martin ermitako Ondaregunetik lortu du Maxixatzenek honako bideo hau.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide