'Botadun katua' haurrentzako antzerkia eskainiko dute larunbatean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko aza. 11a, 09:00
'Botadun katua' antzezlana. (Argazkia: Glu-Glu)

Antzezlana ikusteko sarreraren prezioa lau eurokoa izango da, eta Baztartxo antzokian erosi beharko dira antzezlanaren egunean bertan

Datorren zapatuan, azaroak 14, Botadun katua haurrentzako antzezlana eskainiko dute, Baztartxo antzokian. 18:00etan hasiko da antzerkia, eta 3 eta 9 urte arteko neska-mutilei zuzendutako antzerkia aurkeztuko du Glu-Glu konpainiak. Antzezlana zuzenean ikusteko sarreraren prezioa lau eurokoa izango da. Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dute antzokiko leihatila.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide