'Korosagasti' eta 'Stardog eta Turbocat' filmak eskainiko dituzte asteburuan, Baztartxon

Antzokian eskainiko dituzten bi filmak euskarazkoak izango dira. 'Korosagasti' filmaren emanaldiarekin batera, aurkezpena egingo dute zuzendariak eta ekoizpen taldeko kide batek.

Datorren asteburuan, Korosagasti eta Stardog eta Turbocat filmak ikusteko aukera egongo da Baztartxo antzokian. Korosagasti, Beizamako krimenean oinarritutako filma hiru egunetan eskainiko dute: ostiralean, igandean eta astelehenean; hiru emanaldiak 19:00etan izango dira.

Igandeko emanaldian, gainera, Asier Sustaeta filmaren zuzendaria eta Saioa Murua ekoizpen taldean lan egin zuen azkoitiarrak filmaren aurkezpena egingo dute, Baztartxon bertan. Korosagasti filmean, hainbat azkoitiarrek parte hartu zuten, bai aktore lanetan baita kameren atzean ere; Azkoitiko lekuren baten edo besten ere hartu zituzten filmerako irudiak.

Stardog eta Turbocat haurrentzako filma, berriz, igandean 16:30ean hasiko da. Bii filmak euskaraz emango dituzte herriko antzokian.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Korosagasti filma

Stardog eta Turbocat haurrentzako filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide