Errealitate birtualaren saioa egingo dute abenduaren 4an, Elkargunean

Andoni Elduaien 2020ko aza. 10a, 13:47

10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu du saioa Azkoitiko Teknkoguneak eta udaleko Gazteria sailak.

Abenduaren 4an errealitate birtualaren saioa egingo dute, Elkargunean. Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak eta Azkoitiko Teknoguneak elkarrekin antolatuta, 17:30ean egingo dute tailerra. 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako saioa izango dela adierazi dute antolatzaileek.

Saioan parte hartu ahal izateko, ordea, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Azaroaren 20a baino lehen gazteria zerbitzuaren bulegoan eman beharko da izena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, plazak mugatuak izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide