Zozketa

Gurutze Mitxelena eta Aintzane Agirrebeña, Errigora saskien irabazleak

Maxixatzen.eus 2020ko aza. 9a, 20:01

Maxixatzenek bi Errigora saski zozkatu ditu bazkideen artean, eta Gurutze Mitxelena eta Aintzane Agirrebeña izan dira irabazleak. Saskiak eros daitezke oraindik: herriko hainbat tokitan nahiz Interneten eska daitezke ostegunera bitartean.

Errigoraren udazkeneko kanpainaren barruan, bi saski zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Gurutze Mitxelena eta Aintzane Agirrebeña izan dira zortedunak; lehenak kaxa berdea eskuratu du, eta kaxa beltza bigarrenak.

Kaxa berdea honako jaki hauez dago osatuta: txitxirioak, ardo ozpina, oliba olio birjina estra, barazki menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare zukua eta Seaskaren egutegia. Kaxa beltzak, berriz, honako osagai hauek ditu: orburuak, pikillo marmelada, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba olio birjina estra, kardua, mahats zukua, botila ardoa, piper mamia eta Korrikaren katilua.

Zozketan zorterik izan ez dutenek ere izango dute Errigoraren saskiak eskuratzeko aukera. Hain zuzen ere, ostegunera bitartean –azaroak 12– izango da Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskiak eskatzeko aukera –Internet bidez edo herriko hainbat gunetan–.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide