Kirola eta paseoa, gaur goizeko protagonistak

Maialen Etxaniz 2020ko aza. 8a, 15:41

Tabernetako atariak hutsik, eta paseorako lekuetan jende ugari. Horixe izan da gaur goizeko irudia. Eguraldi ederrarekin esnatu da eguna, eta adin guztietako lagunak atera dira paseora nahiz bizikletan eta patineran ibiltzera. Jende ugari ibili da goizean goizetik Azkoitia eta Azpeitia artean, eta askorentzat asteroko ohitura den arren, beste batzuentzat neurri berrien aurrean egin daitekeen plan bakarrenetarikoa da. 

Gaur goizeko irudiekin eta herritarren adierazpenekin honako bideo hau egin du Erlo Telebistak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide