Hainbat autobusen azken zerbitzuak bertan behera utziko ditu gaurtik aurrera Lurraldebusek

Andoni Elduaien 2020ko aza. 7a, 09:00

Etxeratzeko agindua aurreratu dutenez, autobus linea askoren azken zerbitzuak bertan behera utzeko erabakia hartu du Lurraldebusek. Hainbat lineatako autobus zerbitzuei eragingo die aldaketak, hala nola UK01, UK05 eta UK06 lineei.

Eusko Jaurlaritzak etxeratzeko agindua 22:00etara aurreratu duenez, hainbat autobus zerbitzu kentzeko erabakia hartu du Lurraldebusek. Hainbat lineatako autobus zerbitzuei eragingo die aldaketak, hala nola UK01, UK05 eta UK06 lineei.

UK01 autobus zerbitzuan, Azkoitia eta Donostia artekoan, larunbatetako 21:45eko autobus zerbitzua utzi dute bertan behera, eta Donostiatik Azkoitirako 23:05ekoa.

Ermua eta Azpeitia arteko UK05 zerbitzuan, berriz, larunbatetan egon ohi den 22:40ko autobus zerbitzua kendu dute, baita igandeetako eta jaiegunetako 22:40koa ere.

UK06 Zumaia eta Zumarraga arteko autobus zerbitzuan ere izango dira aldaketak. Zumaiatik Zumarragara egunero egoten den 22:45eko autobusa ez da aterako agindu berrira arte. Zumarragatik Zumaiara joan ohi den 22:50ekoa ere bertan behera utzi dute.

Honako hauek izango dira, beraz, autobus linea bakoitzeko azken zerbitzuak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide