Elkargunea 21:00etan itxiko dute, eta ezingo da dutxarik eta aldagelarik erabili

Andoni Elduaien 2020ko aza. 6a, 15:11

Aldagelak eta dutxak erabiltzerik ez da egongo Elkargunean agindu berrira arte. Horrez gain, instalazioak 21:00etan itxiko dituztela jakinarazi dute.

Bihartik aurrera indarrean jarriko diren neurri berriak tarteko, Azkoitiko Udalak gaur jakinarazi du bihartik aurrera Elkargunean ezingo dela dutxarik eta aldagelarik erabili. Padel eta squash kirolak ere ezingo dira praktikatu, pistak itxi egingo baitituzte.

Kirol ikuskizunik ere ez da izango Elkargunean, eta gogorarazi dute igerileku barruan izan ezinik, gainerako instalazio guztietan derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea. Igerilekuak eta gimnasioa erabiltzeko, orain arte bezala, hitzordua hartu beharko dute erabiltzaileek aldez aurretik.

Ordutegiari dagokionez, 21:00ean itxiko dute Elkargunea. Ondorioz, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara eta igandetan 09:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide