Kontrolaren zentzu politikoaz aritu ziren atzo GKSk Matadeixen egindako jardunaldian

Andoni Elduaien 2020ko aza. 6a, 11:00
Jardunaldia Matadeixen egin zuten. (Argazkiak: GKS)

Urola Erdiko GKS-k antolatutako hiru jardunaldietako bigarrena egin zuten Azkoitiko Matadeixen.

Atzo, osteguna, Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatutako jardunaldia egin zuten, Matadeixen. Kontrolaren zentzu politikoaz aritu ziren, hain zuzen egungo testuinguruan kontrolak hartzen duen zentzu politikoaz eta horrek gizartean duen eraginaz hitz egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Ez da GKS-k antolatutako jardunaldi bakarra, izan ere urriaren 30ean Azpeitiko Gaztetxean 'Antolakuntzaren beharra krisi testuinguruan' jardunaldia egin zuten. Azaroaren 20an, berriz, Zestoako liburutegi azpiko lokalean egingo dute hurrengo jardunaldia, 18:30ean. 'Estatu burgesak eta errepresio indarrak' jardunaldia egingo dute han. Gero, 20:30ean, bokatak egingo dituzte afaltzeko, eta 22:00etan Ukabil eta Rodeo taldeen kontzertuak izango dira, Zestoako Gaztetxean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide