Juaristi ISBk Circulo Gijon taldea izango du aurkari igandean, Azpeitian

Juaristi ISB taldearen partida bateko irudia. (Iraurgi SB)

Azpeitiko kiroldegian izango da partida, igandean, 18:00etan, eta harmailetan edukiera mugatua ezarriko dute. Hori dela eta, ostegunera bitartean bazkideek eta jokalariek soilik erosi ahal izango dituzte sarrerak, eta ostiraletik aurrera edonork.

Juaristi ISB taldeak Circulo Gijon taldea izango du aurkari igande honetan, 18:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegian. Osasun krisiak eragindako sergurtasun eta osasun neurriak direla eta, edukiera mugatua izango da harmailetan, eta ostegunera bitartean bazkideek eta jokalariek soilik izango dute partidarako sarrerak eskuratzeko aukera. Ostiraletik aurrera, aldiz, gainontzeko herritarrek ere erosi ahal izango dituzte sarrerak.

Azkoiti-Azpeitiko taldea Zilarrezko LEB ligako bosgarren postuan dago uneotan, bost punturekin; Ciruclo Gijon taldea, aldiz, ligako azken hirugarren postuan dago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide