Xabi Solanoren trikiti doinuek alaitu zuten zapatu iluntzea

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 2a, 08:00
Xabi Solanok zapatuan Baztartxon eman zuen kontzertuko une bat. (Andoni Elduaien)

Larunbatean 20:00etan hasita ordu eta erdi inguruko kontzertua eskaini zuen Ereñotzuko musikariak. Herritarrek gozatua hartu zuten.

Aspaldian elkarrizketa guztietako gai bihurtu den horretatik burua tarte batez aldentzeko aukera bikaina izan zuten zapatu iluntzean Baztartxora joan ziren herritarrek. Xabi Solanok eta haren trikiti doinuek izan zuten horren errua. Kristiñe Solano alboan zuela, bakarlari gisa atera dituen Ereñotzu eta Bi lanetan jasotako hainbat pieza jo zituen sortzaile ereñotzuarrak, baita laster argitaratuko duen liburu diskoan aurkeztuko duen abestietako bat ere. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide