Santakutzerako bideko galtzada konpontzeko lanak egin ditu Azkoitiko Udalak

Nerea Uranga 2020ko urr. 30a, 12:55
Obrak egiten ari diren tokia, Munategitik Santakutzerako errepidea. (Argazkia: Azkoitiko Udala)

Munategitik Santakutzerako errepidean obratan ari da Azkoitiko Udala. Errepideko galtzada hondoratuta zegoen, eta hori konpontzen jardun da.

Munategiko bidegurutzetik Azkoitirako errepidean, Santakutzen, galtzada eta ur azpiegiturak berritzeko lanean ari da egun hauetan Azkoitiko Udala. Santakutzerako bidegurutze parean, errepideko galtzada hondoratuta zegoen, eta hori behar bezala jartzeko lanak egitearekin batera, ur hodiak eta estolda zulo berriak jarri ditu udalak.

Lan horiek datorren astean bukatuko dituztela aurreikusi du udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide