Maxixatzenen zozketak

Bihar itxiko da Xabi Solanoren kontzerturako sarreren zozketan parte hartzeko epea

Andoni Elduaien 2020ko urr. 28a, 09:30
Xabi Solano. (Argazkia: noizagenda.com)

Xabi Solano musikariak kontzertua emango du larunbatean Azkoitiko Baztartxo antzokian. Udalak lagunduta, Maxixatzenek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean.

Zapatuan, Xabi Solano musikariak kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian, 20:00etan. Maxixatzenek emanaldia zuzenean ikusteko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditu ostiralean, udalaren laguntzarekin.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA

Zein dira Xabi Solanok bakarlari bezala kaleratutako bi diskoak?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, bihar, osteguna, amaitu baino lehen. Asmatzaileen artean zozketa egingo da, eta ostiralean jakinaraziko dira irabazleen bi izenak webgunean.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide