Azaroaren 12ra arte jarraituko dute Munategiko biribilgunean irlatxoak eraikitzeko lanekin

Anartz Izagirre 2020ko urr. 27a, 10:51
Biribilgunean irlatxoak eraikitzeko lanak. (Nerea Uranga)

Beste bi astez luzatuko dira lanak. Orain arte moduan, Azkoititik Basarte industriagunera sartu nahi dutenek Loiolako biribilguneraino joan beharko dute noranzkoa aldatzera; eta Basartetik Azpeitira joan nahi dutenek, Txerloiako biribilguneraino.

Gipuzkoako Foru Alundiak adierazi duenez, beste bi astez luzatuko dituzte Munategiko biribilgunean irlatxoak eraikitzeko lanak. Hori dela eta, trafikoan aldaketak izango dira azaroaren 12ra bitartean; hain zuzen ere, Azkoititik Basarteko industriagunera eta Basarteko industriagunetik Azpeitira zuzenean sartzeko ezkerrerako mugimenduak debekatu egingo dituzte.

Ondorioz, Azkoititik Basartera sartu nahi dutenek Loiolako biribilguneraino joan beharko dute noranzkoa aldatzeko; eta Basartetik Azpeitira joan nahi dutenek Txerloiako biribilgunean aldatu beharko dute noranzkoa. Hilaren 16an hasi ziren irlatxoak eraikitzeko lanak, eta Excavaciones Peru S.L. enpresa hari da lanok gauzatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide