Martxan da berriz ere Mugiment Kirol Orientazio Zerbitzua

Andoni Elduaien 2020ko urr. 26a, 13:05

Zerbitzua etenda egon da osasun egoeragatik, baina orian berriz jarri dute martxan. Astearteetan eta ostegunetan eskainiko dute saioa, Kultur Etxean. 

COVID-19a tarteko, Mugiment Kirol Orientazio Zerbitzua etenda egon da, baina martxan da berriz ere. Zerbitzua mugimendu gutxi duten adineko pertsonei dago zuzenduta, eta helburua da haien egunerokotasunean jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak txertatzen laguntzea. Horretarako, kirol orientatzailearen laguntza izango dute.

Bakoitzaren egoera fisikoaren, beharren, baliabideen eta lehentasunen arabera, orientatzaileak aholkuak eta jarraibideak emango dizkie partaideei. Momentuz, 14 dira parte hartzen ari diren herritarrak, beraien bizitza aktiboagoa eta osasuntsuagoa eginez.

Zerbitzua doakoa da eta Kultur Etxean eskaintzen da asteartetan eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara. Interesa dutenek hitzordua eska dezakete 688 763 963 telefonora deituz edo koz@azkoitia.eus e-postara idatziz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide