Liburutegien Nazioarteko Egunean haurrentzako ipuin kontaketa saioa egin dute Aizkibel liburutegian

Andoni Elduaien 2020ko urr. 24a, 13:44
Maider Galarza, ipuin kontaketa egiten. (Argazkia: udala)

Maider Galarza ipuin kontalariak gidatu du gaurko saioa. 

Gaur, Liburutegien Nazioarteko Eguna, Maider Galarza ipuin kontalariak 'Beldurrentzako Ipuinak' izenburupean eskaini du saioa Aizkibel liburutegian, 11:30ean hasita. Hamasei bat haurrek parte hartu dute gaurko saioan, argazkian ikus daitekeen moduan, distantzia neurria guztiak beteta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide