PCR probak egiteko eta COVID-19aren sintomak dituzten pertsonak artatzeko gune berria egokitu dute anbulatorioan

Andoni Elduaien 2020ko urr. 24a, 07:55
PCR probak egiteko egokitu duten gunea.

Datorren asteartean jarriko dute martxan gune berria, eta San Frantzisko aurrean PCR probak egiteko erabili duten karpa kendu egingo dute.

Anbulatorio atzean gune berria egokitu dute PCR probak egiteko eta COVID-19aren sintomak izan ditzaketen pertsonak artatzeko. Espazio berria egokitzeko aurrefabrikatutako modulu bat jarri dute. Udalaren hitzetan, "beharrezko guztiarekin hornituta" eta karpek baino "erosotasun handiagoa" eskainiko du gune berriak.

COVID-19agatik kutsatuta egon daitezkeen pertsonak eta bestelako patologia bategatik anbulatoriora joandakoak bereizteko asmoz hartu dute gunea egokitzeko erabakia. Modulua datorren asteartean, hilak 27, jarriko dute martxan, eta orain arte PCR probak egiteko San Frantzisko ermitaren aurrean kokatuta egon den karpa kendu egingo dute orduan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide