Digitalizazioaren erronkari eusteko aukera izan dute Urola Erdiko merkatariek

Julene Frantzesena 2020ko urr. 23a, 08:55
Prestakuntza saioetako bateko irudia. (Iraurgi Berritzen)

Urola Erdiko merkatariek Whatsapp Businnes aplikazioari buruzko prestakuntza saioa jaso dute bi egunetan, Gipuzkoako Merkataritza Bazkunaren eskutik. Mugikorra oinarri hartuta, aplikazioak digitalizazioaren erronkari erantzuteko eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko parada izan dute. Saioetan Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako 25 merkatarik parte hartu dute, eta horiek ikastaro praktikoaren balorazio "oso positiboa" egin dute, Iraurgi Berritzenek jakinarazi duenez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide