Azkoitia Lagunkoiak bihar egingo du urriko bilera

Andoni Elduaien 2020ko urr. 20a, 10:02

18:00etan egingo dute hil honetako bilera, Elkarguneko Zeharkako aretoan.

Azkoitia Lagunkoiak bihar, urriak 21, egingo du hil honetako bilera. Bilkura Elkarguneko Zeharkako aretoan egingo dute, 18:00etan. Ohi bezala, bilera irekia izango da. Pertsona guztien eta bereziki pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzeko ekarpena egin nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute topaketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide