'Explota explota' eta 'Gatos' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Ostiralean ez da film emanaldirik izango Baztartxon, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Floreaga Salestar Ikastetxeak bertso saioa antolatu baitute 22:00etarako.

Asteburuan, Explota explota eta Gatos filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Floreaga Salestar Ikastetxeak udalaren laguntzarekin bertso saioa antolatu dute, eta ondorioz, ostiralean ez da film emanaldirik izango. Maialen Lujanbio, Andonio Egaña, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi arituko dira bertsotan, Juan Inazio Sudupek emandako gaien inguruan.

Hori horrela, Explota explota filma larunbatean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute. Haurrentzako aste honetako filma, berriz, Gatos izango da, eta 17:00etan hasiko da. Film horiez gain, larunbatean 18:00etan Sun magoak magia ikuskizuna eskainiko du Baztartxon. Emanaldia ikusteko sarrera lau euro ordaindu beharko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Explota explota filma

Gatos filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide