Igande goizaldean izango da neguko ordu aldaketa

Dorleta Agiriano 2020ko urr. 21a, 08:42

Igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean.

Urria ere badoa aurrera, eta urtero legez, gainean da neguko ordu aldaketa. Ohi bezala, urriko azken asteburuan aldatuko da ordua; larunbatetik (urriak 24) igandera (urriak 25) bitarteko gauean, hain zuzen ere. Horrenbestez, igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean.

Izatez, argi naturala aprobetxatzeko eta energia aurrezteko egiten dira ordu aldaketak, baina gaiak hautsak harrotu ditu azkeneko urteetan. Europako Batzordeak 2018an proposatu zuen ordua azken aldiz 2019an aldatzea, baina azkenean, 2021. urtera atzeratu zuten erabakia. Hori dela eta, aurten ere ordutegi aldaketak izango dira udan nahiz neguan. Dena den, baliteke azken urtea izatea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide