Przemyslaw Kapitula organistak kontzertua eskaini du parrokian

Nerea Uranga 2020ko urr. 18a, 17:10
Przemyslaw Kapitula organista atzo, Azkoitiko parrokian. (Argazkia: Urtzi Oteiza)

Przemyslaw Kapitula organistak kontzertua eskaini zuen atzo, larunbata, Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokian, Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruan.

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren azken aurreko emanaldia izan zen atzo, larunbata, 20:00etan, Amabirjinaren Jasokundearen parrokian. Przemyslaw Kapitula organo jotzaile poloniarrak eskaini zuen atzoko kontzertua.

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloari urriaren 24an, larunbatean, bukatuko da. Orduan, Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako organo ikasleek kontzertua emango dute Azkoitiko parrokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide