Anaitasunak berdinketarekin hasi du Espainiako Hirugarren Mailako sasoi berria

Nerea Uranga 2020ko urr. 18a, 12:24
Atzo, Anaitasunako jokalariak partida hasi aurretik beroketa ariketak egiten. (Anaitasuna FT)

Espainiako Hirugarren Mailako ligako lehen jardunaldia jokatu du Anaitasunak, Txerloian. Sodupe izan du aurkaria, eta banako berdinketarekin bukatu dute lehen neurketa.

Gol bana sartuta, 1-1 emaitzarekin, bukatu zen atzo Anaitasunak eta Sodupek elkarren aurka jokatutako neurketa. Espainiako Hirugarren Mailako denboraldi berria estreinatu zuten atzo Txerloian izan zen norgehiagokan. 17:00etan hasi zen Anaitasunako gizonen talde nagusiaren partida, eta 297 ikusle joan ziren norgehiagoka ikustera.

Lehen zati ona egin zuten gorrixek, eta 1-0 emaitzarekin iritsi ziren atsedenera, 24. minutuan Anderrek sartutako golari esker. Bigarren zatian, ordea, Sodupekoek gola sartu zuten Anaitasunakoen atean, eta bana berdinduta gelditu ziren. Hortik aurrera, jokoaren erritmoa asko jaitsi zen eta gol aukera gutxi izan zituzten bi taldeek. 71. minutuan bigarren txartel horia atera zion epaileak Xabier Azkoitiari, eta hura joko zelaitik kanporatu egin zuen. Ondorioz, partidaren azken zatia jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten gorrixek.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide