Iraurgi eta Mariaren Bihotza abesbatzek kontzertu bateratua eskaini dute Donostian

Anartz Izagirre 2020ko urr. 18a, 10:48
Iraurgi eta Mariaren Bihotza abesbatzen atzoko kontzertuko irudia. (Iraurgi Abesbatza)

Antxon Sierra Oroituz XIII. zikloaren barruan eskaini dute kontzertua bi abesbatzek, Donostiako San Inazio parrokian.

Kontzertu bateratua eskaini zuten atzo, zapatua, Azkoitiko Iraurgi eta Donostiako Mariaren Bihotza abesbatzek, Donostiako San Inazio parrokian. Antxon Sierra Oroituz XIII. zikloaren barruan eskaini zuten emanaldia, eta hainbat herritarrek izan zuten kontzertua entzuteko aukera.  Bestalde, Iraurgi Abesbatzako kideak larunbatero kalera aterako dira beren zozketarako errifak saltzera, eta atzo hasi ziren zeregin horretan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide