Azkoitia-Azpeitia ISB jokatzekoa zen bi partidak atzeratu egin dituzte, COVID-19a dela eta

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 16a, 18:08

Bihar Avilesen kontra eta etzi Barakaldoren kontra jokatu behar zituen, Elkargunean. Iraurgik gaur eman du atzerapenaren berri.

Saskibaloi jardunaldi bikoitza aurreikusia zuen astebururako Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak Elkargunean, baina bertan behera gelditu dira jokatu behar zituen bi partidak, COVID-19a dela eta.

Klubak sare sozialetan eman du albistea, gaur. "Jakitun ginen eta gara aurtengo urtea horrela izango dela, eta bai, hasi gara, eta hasiera besterik ez da. Asteburu honetan Azkoitia Azpeitia ISB taldeak bi partida zituen, bat Avilesen aurka larunbatean eta bestea Barakaldoren aurka igandean. Ba bi partidak COVID-19a dela eta, atzeratuta", azaldu dute.

Xehetasun gehiago ez du eman, momentuz, Iraurgi Saskibaloiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide